Eric Williams
Eric Eustace Williams (Port of Spain, 1911ko irailaren 25a – ibidem, 1981eko martxoaren 29a) Trinidad eta Tobagoko lehendabiziko lehen ministroa izan zen 1962tik hil zen arte. Herrialdea autonomiarantz zuzendu zuen 1956an, independentziarantz 1962an eta errepublikarantz 1976an. Herrialdearen aitatzat hartzen da.
| Eric Williams | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1962ko abuztuaren 31 - 1981eko martxoaren 29a - George Chambers (en)
| |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Trinidad, 1911ko irailaren 25a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Port-of-Spain, 1981eko martxoaren 29a (69 urte) | ||||
| Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | St Catherine's College (en) Howard Unibertsitatea | ||||
| Hizkuntzak | ingelesa | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | historialaria eta politikaria | ||||
| Enplegatzailea(k) | Howard Unibertsitatea | ||||
| Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
| Jasotako sariak | |||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Alderdi politikoa | People's National Movement (en) | ||||
Beka bati esker Oxforden ikasi eta Historian lizentziatu zen. 1944an doktoratu zen Capitalism and Slavery izeneko tesiarekin. 1939an Washingtongo Howard Universityko Politika Zientzien sailean sartu zen.
1956ko urtarrilean Herriaren Mugimendu Nazionala alderdia sortu nuen. 1956tik 1959ra Trinidad eta Tobagoko ministro burua izan zen, 1959tik 1962ra koloniako premierra izan zen eta 1962tik hil zen arte lehen ministro izan zen. 1970ean Black Powerri aurre egin eta lege martziala deklaratu zuen, inauterietan hasitako istiluen ondoren.